Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainaren 17an hasi ziren kurtsoarekin eta irailaren 24a arte jardungo dute ikasketekin. Klase orduak astelehenetik ostiralera izango dituzte, 17:00etatik 22:00etara, hain zuzen ere, baina abuztu osoan jai izango dute.\
\
Klase teorikoak praktikoekin tartekatzen dituzte. Teorikoak Betharrametako aretoan ematen dituzte. Praktikoak, aldiz, Garmendipeko futbol zelaian.\
\
Lehenengo mailako titulazioa ateratzen ari dira denak, ohorezko jubenil maila arteko taldeak entrenatzeko balio duena alegia.\
\
Lagun Onak futbol taldeak bultzatuta, Gipuzkoako futbol federazioaren baimenarekin eta Azpeitiko Udalaren laguntzarekin sortutako ikastaroa da.
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide