Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea 2015eko ekainaren 26a

Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek lau txapelketatan hartuko dute parte, Gazteizen, Bermeon, Santurtzin eta Lekeition.\ \ Hasteko, zapatuan eta igandean, junior, absolutu eta igeriketa egokituko igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Gasteizen (Mendizorrotzako igerilekuan) izango da, 10:00etan hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira. Azpeititik zortzi igerilari joango dira Gasteizera eta honako hauek dira: Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain eta Iker Aizpuru. \ \ Zapatu goizean, berriz, II. Bermeo-Mundaka Itsas zeharkaldia izango da, 12:00etan hasita. Proba honetan gure master igerilariak honakoak izango dira: Julen Agirrezabalaga, Eider Orbegozo, Julen Esteban, Jose Antonio Circujano, Alberto Circujano, Nagore Alberdi, Aitzol Agirregomezkorta, Iñaki Etxeberria, Iosu Arozena, Leire Ceciaga, Ainhoa Olazabal eta Aitzol Apalantza. \ \ Hirugarren hitzordua, II. Sarturtzi-Bilbo Igerialdia izango da. Proba hau, igandean, 09:00etan hasiko da eta 13.519 metroko igerialdia egin beharko dute. Igerialdi honetan, gure taldeko igerilari batek hartuko du parte, Rafa Zubeldiak.\ \ Laugarren eta azken zita, Lekeition izango dugu igande goizean. Bertan, I. Kilin Kala zeharkaldia jokatuko da eta taldeko hiru igerilari joango dira bertara: Edu Sudupe, Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe.\ \ Zorte on guztioi!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide