Joan den zapatuan eta igandean, Euskal Herriko junior eta absolutuen Udako Txapelketa jokatu zen Gazteizko Mendizorrotza igerilekuan (50 metrotakoa).\
\
Gasteizko txapelketan Izarraitzeko aldizkari izan ziren Ainhoa Goenaga (absolutua), Pablo Etxeberria (juniorra), Jon Aizpuru (juniorra), Oihana Goenaga (juniorra), Maialen Aizpuru (juniorra), Eva Astigarraga (juniorra), Aiora Beristain (juniorra) eta Iker Aizpuru (igeriketa egokitua).\
\
Udako azken aurreko zita garrantzitsuena zuten, eta uzta ederra bildu zuten gure igerilariak. Bakarkako probetan, lau urrezko domina, zilarrezko hiru eta brontzezko bi lortu zituzten. Horiez gain, absolutu neskek, 4×100 estiloan brontzezko domina eskuratu zuten.\
\
Hona hemen emaitza esanguratsuenak:\
\
- Oihana Goenaga: 50 metro tximeletan, 2. postua junior mailan. 50 metro bizkarren, 1. postua junior mailan eta 3. postua absolutu mailan. 200 metro bizkarren, 1. postua junior mailan eta 2. postua absolutu mailan. 100 metro bizkarren, 1. postua junior mailan eta 1. postua absolutu mailan.\
\
- Eva Astigarraga: 200 metro bularren, 2. postua junior mailan.\
\
- Aiora Beristain: 100 metro librean, 3. postua junior mailan.\
\
- Izarraitz Igeri Elkartea: 4x100 metro estiloetan, 3. postua absolutu mailan.\
\
Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute Ainhoa Goenagak, Jon Aizpuruk, Oihana Goenagak eta Aiora Beristainek. Pablo Etxeberriak, berriz, itsas zeharkaldien denboraldia hasiko du eta, Maialen Aizpuruk eta Eva Astigarragak, merezitako oporrak hartu dituzte.\
\
Bestalde, itsas zeharkaldiak hasi dira Euskal Herriko kosta partean. Pasa den asteburuan, hiru igerialdi ospatu ziren Bizkaian: Bermeo-Mundaka, Santurtzi-Bilbo eta Lekeition. Gure taldeko kideak hiru lehiaketetan izan ziren eta, gustura eta postu onak lortuta itzuli ziren. \
\
Probarik gogorrena, Santurtzi eta Bilbo arteko igerialdia izan zen. Bilboko itsasadarrean jokatutakoa, hain zuzen (13.200 metro). Proba horretan, gure 'ultrafondistak' izan ziren bertan, Rafa Zubeldia Izarraitzeko taldekidea, Mikel Mangas, Imanol Badiola, Alex Epelde, eta abar.\
\
Aurreko postuetan iritsi ziren helmugara eta oso gustura etorri ziren egindako igerialdiarekin.\
\
Zorionak guztioi!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide