Aste bukaera honetan bi txapelketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek; Galdakaon eta Deban.\
\
Zapatuan eta igandean, infantil igerilariek Euskal Herriko Udako Txapelketa izango dute. Txapelketa, Galdakaoko Urreta igerilekuan izango da. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, aldiz, 17:00etan. Azpeititik zazpi igerilari joango dira Galdakaora: Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.\
\
Bigarren hitzordua, Debako hondartzan izango da zapatuan, bertan izango baita VIII. Debako Itsasmila igerialdia. Antolatzaileek lau probetan banatu dute txapelketa: 16:00etan 11 urtetik beherakoentzat 100 metroko proba; 16:15ean, 11-14 urte artekoek 500 metroko igeriladia igerialdia egingo dute, eta 17:00etan, helduen txanda izango da. Azken horiek 1.850 metroko edo 3.700 metroko (bi itzuli) ibilbideak izango dituzte aukeran.\
\
Zorte on guztioi!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide