Udako Espainiako junior eta absolutuen txapelketa

Uztailaren 8an hasi eta uztailaren 12ra bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Bartzelonan, Bernat Picornell igerilekuan. Bertan, gure taldeko Ainhoa Goenaga (absolutua), Jon Aizpuru (juniorra), Oihana Goenaga (juniorra) eta Aiora Beristain (juniorra) izango dira.\ \ 212 taldeetako 936 igerilari (418 absolutu eta 518 junior) izango dira Bartzelonako txapelketan. \ \ Banan-banan, bakarkako proba hauetan parte hartuko dute:\ \ - Ainhoa Goenaga: 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar.\ - Jon Aizpuru: 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre eta 200 metro estilo.\ - Oihana Goenaga: 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre eta 200 metro estilo.\ - Aiora Beristain: 50 metro libre, 100 metro libre eta 200 metro libre.\ \ Zorte on!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide