Derbia puntuan jartzeko\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2015ko abu. 25a, 19:19

Derbia puntuan jartzeko\ \ Liga Nazionaleko mutilek, bihar, hilak 26, goizeko 11:30etan eta Garmendipeko futbol zelai artifizialean, neurketa jokatuko dute Anaitasunaren aurka. \ \ Aurredenboraldia bukatzera doaz eta azkenengo neurketa hauek sentsazio onekin bukatu nahi dituzte.\ \ Orain arte jokatutako neurketak:\ \ Lagun Onak 2-2 AƱorga\ \ Lagun Onak 1-1 Antiguoko\ \ Sebas Ontoria Memorialean, azpitxapeldun.\ \ -Lengokoak 0-3 Lagun Onak\ -Zarautz 2-1 Lagun Onak\ \ Biharkoa, azken bigarren neurketa izango da, izan ere, astebukaeran Ikasberri Blues taldearen aurka jokatuko baitute. Honekin, aurredenboraldia amaitutzat emango dute eta hurrengo asteko ligako lehenengo neurketan zentratuko dira. Alaves taldea izango dute aurkari Garmendipen.\ \ Animo mutilak eta zorte on. Aupa Lagun!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide