Lagun Onak Futbol Eskolak neska-mutilen gurasoentzako hitzaldiak antolatu ditu datorren asterako

Lagun Onak Futbol Eskolako neska-mutilen gurasoei zuzendutako hiru hitzaldi izango dira datorren astean. Bi egunetan izango dira hitzaldiak: irailaren 8an (asteartea) bat eta irailaren 9an (asteazkena) bi. \ \ - 2005. urtean jaiotako mutilen eta 2004, 2005, 2006 eta 2007 urteetan jaiotako nesken gurasoentzat izango da izango da lehen hitzaldia: \ \ Eguna: Asteartea, irailak 8 \ Ordua: 18:30 \ Lekua: Sindikatu Zaharra \ \ \ - 2006. urteko mutilen gurasoak daude deituta bigarren hitzaldira: \ \ Eguna: Asteazkena, irailak 9 \ Ordua: 18:30 \ Lekua: Sindikatu Zaharra \ \ \ - 2007. urteko mutilen gurasoentzat izango da, azkenik, hirugarrena: \ \ Eguna: Asteazkena, irailak 9 \ Ordua: 19:30 \ Lekua: Sindikatu Zaharra

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide