Itsas zeharkaldien denboraldia bukatzear dagoen honetan, datorren astelehenean, irailak 14, hasiko dira gure igerilariak 2015-2016 denboraldia prestatzeko lanetan igerilekuan. Denboraldi berria, erronka eta aldi berean ilusioz betetakoa izango da Izarraitz Igeri Elkartearentzat. \
Datozen egunetan ordutegiak eta xehetasunak jakinaraziko ditugu.\
\
Ekintzaz beteta hasiko du Izarraitz Igeri Elkarteak denboraldia, hauek aurreikusten dira:\
\
- Irailak 19:\
\
Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek igeri-topaketa izango dute Azpeitiko Igerilekuan.\
Uretako jolas ezberdinak egiteko aukera izango dute gure taldeko ordezkarien gidaritzapean. Ikasleak ondo pasatzea eta aldi berean igeriketarako zaletasuna bultzatzea izango dira gure helburuak.\
\
- Urriak 3:\
\
Izarraitz Igeri Elkartearen 30. urteurrena .\
\
Bestalde, Izarraitz Igeri Elkarteak, datorren denboraldian, 2009. urtean eta aurretik jaiotako haurrak taldean parte hartzera gonbidatu nahi ditu.\
\
ANIMA ZAITEZ!\
\
Informazioko bideoa:\
\
https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=P9jKY9BNmcU
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide