Atzo, astelehena, ekin genion bigarren eskuko azokarako materiala biltzeari. Aste honetan eta hurrengoan Soreasun, Sanjoandegiko auzo lokalean, Urrestillan eta Gazte Informazio Bulegoan izango dute aukera herritarrek soberan duten material erabilgarria uzteko. Materiala saltzera ekarri nahi duenak Soreasuko lokalera eraman beharko du. Hemen dituzue parte hartzeko azalpen guztiak:\
\
Aurtengo azokak berezitasun bat izango du, urtean behin egiten dugun azokaz haratago, Soreasuko Elkargunea irekiko baitugu. Bertan, besteak beste, astean bitan irekiko dugun Bigarren Eskuko Azoka egongo da.\
\
Mota guztietako produktuak ekartzeko eta eskuratzeko aukera izango da bertan. Besteak beste janztekoak, etxeko eta brikolajeko tresna elektrikoak, aisialdirako produktuak, etxeko osagarriak eta apaingarriak, liburuak, haurrentzako jostailuak, etabar.\
\
Produktuak donazio bezala edo saltzeko ekarri daitezke. Saltzera ekarritako produktuen %30 Elkar-ekin taldearentzat geldituko da. Donazio bidez ekartzen den materiala modu merke batean jarriko da salgai herritar ororentzat eskuragarri. Ateratako dirua herrian proiektu sozialak bultzatzeko erabiliko da.\
\
Saltzera ekarritako produktuek gutxieneko prezioa izango dute: 3 euro. Nahi adina produktu ekarri ahalko da. Prezioa jabea eta jasotzen dagoenaren artean adostuko dute.\
\
Produktua sei hilabetez egongo da saltzen. Norbaitek saldu ez den bere produktua lehenago eraman nahiko balu, horretarako aukera izango du. Prezioa jaitsi nahi badu, denbora horren barruan egin beharko du.\
\
Produktu handiak argazki bidez salduko dira, horretarako prestatuko dugu katalogoaren bidez.\
\
Jabeak produktua Elkargunera garbi eta txukun ekarri beharko du.\
\
Pilekin ibiltzen diren produktuen kasuan, Elkargunean, ohikoenak diren neurri ezberdineko pilak edukiko ditugu produktu horiek funtzionatzen dutela konprobatzeko.\
\
Behin azoka iraunkorra ireki ondoren (irailak 18), Soreasu izango da materiala ekartzeko, kodifikatzeko eta saltzeko lekua.\
\
Lokala ireki aurretik egun eta ordutegi hauetan izango gara materiala jasotzen:\
\
SOREASU\
\
Saltzeko materialak eta donazioak:\
\
Irailak 7tik eta 11ra bitartean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte.\
\
Irailak 14tik eta 16ra bitartean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte.\
\
Irailak 4an eta 12an (larunbatak), goizeko 10:00etatik 12:30ak arte.\
\
SANJOANDEGIKO AUZO LOKALA\
\
Donazioak jasotzeko:\
\
Irailak 7tik eta 11ra bitartean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte.\
\
Irailaren 14tik eta 16ra biartean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte.\
\
Irailaren 4an eta 12an (larunbatak), goizeko 10:00etatik 12:30ak arte.\
\
GAZTE INFORMAZIO BULEGOA\
\
Donazioak jasotzeko, bere ordutegiaren barruan.\
\
URRESTILLAKO DENDA\
\
Donazioak jasotzeko, bere ordutegiaren barruan.\
\
+ Elkargunea 18an inauguratuko da, baina 19an, 10:00etan hasiko gara salmentekin
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide