Etxeko lehen garaipenaren bila\
\
3.mailako taldeak larunbat honetan, hilak 12, arratsaldeko 17:00etan, 4. jardunaldiko neurketa jokatuko du Aretxabaleta taldearen aurka Garmendipeko futbol zelaian.\
\
Azkeneko jardunaldiko garaipenaren ondoren, taldeak sentsazio onekin jarraitzea nahi du eta 3 puntuen bila irtengo da hasiera hasieratik.\
\
Atsedenaldian, ohiturekin jarraituz, Odriozola harategiaren eskutik produktu ezberdinekin osaturiko otarra eder bat eta Kiruri jatetxearen eskutik, bi pertsonentzako bazkaria/afaria zozkatuko dira.\
\
Beraz, animatu eta etorri taldea animatzera.\
\
\
Gaur Preferente taldeak lagunartekoa\
\
Aurredenboraldiko azkenengo neurketa jokatuko du 20:00etan Garmendipeko zelai artifizialean Zestoa taldearen aurka. Maila bereko taldeak dira biak, beraz, erronka polita izango delakoan gaude.\
\
Hurrengo astean ekingo diote Ligari eta lanean gogor ari dira ahalik eta ondoen iristeko. \
\
Aupa Lagun!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide