'Kataluniak erabaki, Euskal Herriak erabaki' lelopean manifestazioa Donostian, igandean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2015ko ira. 11a, 15:19

'Kataluniak erabaki, Euskal Herriak erabaki' lelopean manifestazioa egingo da igandean, Donostian. Mobilizazioa 13:30ean abiatuko da, Boulevarretik. \ \ Kataluniako herritarrek erabakitzeko eskubideari ate berria zabaldu diote. Gaur ospatzen ari diren Diada egunaren ondoren, irailaren 27ko hitzordu garrantzitsua dute. Hauteskunde plebiszitarioak egingo dira bertan, eta aukera bikaina dute bertakoek etorkizuna euren kabuz marrazten hasteko.\ \ Garrantzitsuena ez da kataluniarrak ze helmugatara helduko diren kalkulatzea edo izango duten etorkizuna irudikatzea. Garrantzitsuena hartu duten bidea bera da: jendartearen indar hutsez, Espainiar Estatuaren egitura politiko-instituzionala kolokan jarri dute kataluniarrek. \ \ Eta ibilbide horretan gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu. Eta igandean izango dugu horretarako hurrengo aukera. Goazen bada, kataluniarrei elkartasuna adieraziz, gure bidea marraztera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide