Ezer gertatu baino lehen, pasabidea Lasaon

Azpeitiar12 2015ko ira. 15a, 14:41

Gogor astindu dute gure herria errepideetan gertatu berri diren istripuek. Pasatutakoa ezin da aldatu eta guztiok berriro ez pasatzeko ardura dugu. Horregatik animatu naiz idaztera. \ \ Aurtengo apirilean Aldundiak Azpeitia eta Zestoa artean bidegorri bat osatu zuen, Zestoako partean bide berdea eginez. Bide ederra da benetan, eta jende asko ibiltzen gara. Zumarragatik Iraetaraino joan gaitezke. Baina Lasaon bidea bukatu gabe dago, eta belaxe egingo zutela agindu zigutena oraindik egin gabe dago. \ \ Hilabeteak pasatu arren, oraindik ez dute pasabiderik egin. Badakigu Zestoako eta Azpeitiko udalen gaia ez dela. Diputazioak ez ditu etxeko lanak bete, eta dena lehen bezala dago. Lasaoko bidegorria errepideak mozten du, azken istripua gertatu den errepide berdinak. Eta denok dakigu ze arrisku suposatzen duen, inongo babes gunerik edo seinalerik ez duen errepidea zeharkatu beharrak. \ \ Orain arte, errepidearen azpitik doan pasabide bat erabiltzen genuen. Eta orain zer eta bide hori itxi egin digute, egun batetik bestera, horrek dakartzan arrisku guztiekin. Bide hori itxita, errepidea gurutzatu behar dugu, 120 km/orduko abiaduratik gora dozenaka auto pasatzen diren tokian. Zerbait pasatuko denaren beldurra asko komentatzen da herrian. \ \ Ezer gertatu baino lehen pasabidea jartzeko eskatu nahi diot Diputazioari, istripu larriren bat gertatu aurretik. Zuen esku dago ezbeharren bat eragoztea, eta zerbait gertatuz gero, ardura zuena izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide