Orreaga 778 taldeak 'Aske izan arte' disko berria aurkeztuko du hilaren 26an, larunbatean, Gaztetxean. 22:00etatik aurrera ikusi ahal izango dira oholtzan, Shock Waves eta Oldarkor taldeen emanaldiekin batera. \
\
Orreaga 778 Hernaniko eta Añorgatako kideek osatzen dute, eta hirugarren lan luzea dute 'Aske izan arte'. Urte batzuk kontzertu gutxi emanaz ibili ostean, berriz hasi ziren kontzertuak ematen, eta disko hau da lan horren emaitza.\
\
Shock Waves, Iruñeko talde gazte bat da. 2012an hasi zuen ibilbidea, eta hiru urteotan, bi lan luze atera ditu Alemaniako disketxe famatu batekin.\
\
Oldarkor taldeak, 2013. urtean hasi zuen ibilbidea. Deba eta Azpeitiko kide gazteek osatzen dute taldea. Etorkizun handia duen taldea da.\
\
Ez itzazue galdu kontzertuak, giro aparta egongo baita beste behin ere Gaztetxean. Irailaren 26an 22:00etan han ikusiko garelakoan.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide