Reala Garmendipera

Larunbatean erronka polita dute Liga Nazionaleko Jubenilek. Izan ere, Realaren bisita izango dute Garmendipen, 17:00etan. \ \ Oso ongi hasi dute liga gazteek. Lehen jardunaldian Alaves taldeari 2 eta 0 irabazi zioten eta aurreko astean 2 eta 2 berdindu zuten Zarautzen, hango taldearen aurka. Beraz, bi jardunaldi jokatu eta gero, lau punturekin, sailkapeneko 5. postuan daude azpeitiarrak. \ \ Xuban Peña entrenatzailearen esanetan, \"neurketa ederrak dira hauek jokatzeko, baina aldi berean, zailak. Izan ere, selekzio bat da azkenean Reala, jokalari onenetarikoak dituztelako postu bakoitzean. Hala ere, mutilak gogotsu eta lanerako prest daude eta seguru nago lanak emango dizkiegula\".\ \ Atsedenaldian, Barrenetxe harategiaren eskutik, bi txuleta eder eta bi botila ardo zozkatuko dira.\ \ Beraz, animatu eta etorri gazteak animatzera.\ \ Aupa Lagun!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide