Igandean hasiko da martxan Teknifikazio Eskola guztia

Datorren igandean, hilak 27, martxan hasiko da futbol eskolaren 2015-2016 ikasturtea.\ \ 2005. urtean jaiotakoek beheko zelai artifizialean egingo dute lan saioa, 09:15ean hasita.\ \ 2006. urtean jaiotakoek, berriz, ordu berean baina goiko zelai artifizialean izango dute hitzordua.\ \ Azkenik, 2007. urtean jaiotakoak 10:45ean hasiko dira entrenamenduarekin, goiko zelaian.\ \ Neskak irailaren 20an hasi ziren lanean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide