II. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza

Zapatuan, irailaren 26an, II. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza jokatuko da Saturraran, Mutriku eta Deba artean, Eibarko Urbat I.K.E.-k antolatuta.\ \ Igerialdi luzeak 6000 metro izango ditu eta 16:00etan emango zaio irteera Saturrarango hondartzatik. Igerialdi motzak berriz, 3000 metrotako luzera izango du eta 17:00etan irtengo dira igerilariak Mutrikuko portutik. Bi proben helmuga Debako hondartzan izango da.\ \ Izarraitz Igeri Elkarteko bost igerilari daude izena emanda, Maialen Aizpuru, Nerea Berasategi, Alberto Circujano, Jose Antonio Circujano eta IƱaki Etxeberria. Horiez gain, badira zeharkaldian izena emanda dauden beste azpeitiar batzuk.\ \ Animo eta zorte on!\ \ Bestalde, urriaren 3an, zapatua, Izarraitz Igeri Elkartearen XXX. urteurrena ospatuko dugu. Goizean, lehenengo, eskolartekoak izango dira lehian. Ondoren, igerilari ohiek, masterrek eta igerilari helduek lagunarteko lehiaketak izango dituzte. Probak 50 metrokoak izango dira, lau estiloetan.\ \ Eguerdian, berriz, Ongi Etorri jatetxean bazkaria izango dugu. 25 euro da prezioa.\ \ Izarraitz Igeri Elkartearen XXX. urteurrenerako lehiaketetarako eta bazkarirako izena ematea posible da datorren asteazkenerarte. Horretarako, igerilekuko sarreran dagoen 'kortxoan' aurkituko duzue orria.\ \ Parte hartzera animatu zaitez!\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide