Fiysch Beltza Itsas zeharkaldia Debako itsasadarrean egin zen

Saturraranen (igerialdi luzekoak) eta Mutrikun (igerialdi motzekoak) hasi eta Debako hondartzaraino igeri egin ohi dute Flysch Beltza Itsas zeharkaldian. Zapatukoan, ordea, itsasoa zakar zegoela eta, ekitaldia hasi baino lehenago ibilbidea aldatzea erabaki zuten Urbat elkarteko antolatzaileek. Azkenean, Debako itsasadarrean egin ziren bi probak. \ \ Izarraitz Igeri Elkarteko bost igerilarik parte hartu zuten: Maialen Aizpuruk eta Nerea Berasategik proba motzean, eta Alberto Circujanok, Jose Antonio Circujanok eta Iñaki Etxeberriak proba luzean. \ \ Denboraldiko azkeneko itsas zeharkaldi ofiziala izan zen eta taldekideak gustura gelditu ziren egindako lanarekin. Hona hemen bakoitzaren postuak eta denborak:\ \ - Proba motzean (3.000 metro):\ \ • Nerea Berasategik 18. postua, 1:01:32 denborarekin.\ • Maialen Aizpuruk 19. postua, 1:01:33 denborarekin.\ \ - Proba luzean (6.000 metro):\ \ • Iñaki Etxeberriak 17. postua, 1:46:02 denborarekin\ • Alberto Circujanok 54. postua, 2:03:14 denborarekin\ • Jose Antonio Circujanok 57. postua, 2:05:27 denborarekin\ \ Zorionak!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide