Ikasberri Garoak garaipen polita lortu zuen etxeko lehen partidan

Hasiera ona eman dio denboraldiari Preferente mailako taldeak. Ligako lehen partidua Tolosaren aurka berdindu ondoren,aste honetan, etxean, 4 eta 0 menderatu zuten Antzuolako taldea. Partida ezin hobeto hasi zuten omarren jokalariek. Izan ere, 20. segundorako 1 eta 0 jarri ziren aurretik, Joanes Olaizolaren golarekin. Ondorengo minutuetan, ordea, hobeto kokatu zen Antzuola zelaian eta 10. minutuan Ikasberriko atezainak penaltia egin zuen. Hala ere, bere hutsegitea ondo zuzendu zuen, geldiketa ona egin ostean. Ordutik aurrera, Ikasberrik hartu zuen baloiaren jabetza eta jokaldirik onenak ere beraienak izan ziren, nahiz eta ez lortu gol gehiago sartzerik lehen zatian. \ \ Bigarren zatian iritsi ziren golak. Lehen minututik gogor atera ziren jokalariak, eta aulkitik atera berri ziren jokalariek emandako freskotasunarekin hiru gol sartzea lortu zuten. Bigarren gola Aitor Azpiazuk sartu zuen. Ondoren etorri ziren Jon Azkuneren eta Iker Arakistain kapitainaren golak, emaitza borobiltzeko. Partida ederra egin zuten Omarren mutilek eta gerturatu ziren zaleek eskertu zuten. \ \ Hurrengo astean ere, igandean jokatuko dute neurketa, 16:00etan, Bergararen aurka. Goiko postuetan ibiliko den talde baten aurka ariko dira, baina Ikasberriko Garoako jokalariek ez dizkiete gauzak erraz jarriko.\ \ Beste taldeen emaitzak ondorengoak izan ziren: \ \ Ikasberri Biele-Alle punta 2-3 (Erregionala)\ \ Ikasberri-Keta 5-0 (Jubenilak A)\ \ Soraluze- Ikasberri 5-2 (Jubenilak B)\ \ Zestoa- Ikasberri 4-0 (Kadeteak)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide