Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urteroko moduan, datorren azaroaren 1ean izango da Mendiko XX. eta Udazkeneko XXVI. Argazki Rallya. Rally hori Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkarlanean antolatzen dute.\
\
Izen-ematea, rallyko egunean bertan egin beharko da, 09:00etatik 09:30era bitartean, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Telefonikako eraikin zaharrean). Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte rallyan. Izen ematen duten helduek bost euro ordaindu beharko dute parte hartzeko eta 16 urtetik beherakoentzat dohainik izango da.\
\
Rallyari buruzko informazio guztia eta oinarriak gure webgunean dituzue. Animatu eta parte hartu rallyan!\
\
Informazio gehiago, hemen: http://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/rallyak/563-mendiko-xx-eta-udazkeneko-xxvi-argazki-rallya
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide