Herriko hamalau puntutan eskatu daiteke Errigoraren saskia

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2015ko urr. 20a, 09:47

Nafarroako Erriberako nekazaritza eta euskara bultzatzea xede dituen kanpaina iritsi da gurera ere. Gaurtik aurrera herriko hamabi puntutan eskatu ahal izango da Errigoraren saskia. Saskiak 50 euro balio ditu eta guztira irabazitako %25 Erriberako euskalgintzara bideratuko da, euskararen berreskurapenerako erabili dezaten.\ \ Saskia eskatzen den unean ordaindu beharko da. Azaroaren hasieran banatuko dira erosleen artean.\ \ Puntu hauetan eska daiteke saskia:\ \ Elkar-gunea\ Uztarria\ Sanagustin kulturgunea\ Gazte informazio bulegoa\ Orkatz Kultur Elkartea\ Etxe-zuri taberna\ Sammic lantegia\ Zubiola lantegia\ Izaro taberna\ Jim Clark taberna\ Azpeitiko Ikastola Ikasberri\ Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai\ Urola Ikastola\ Iraurgi ikastetxea

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide