Oinatz Elustondo eta Inazio Otaño Euskadiko Selekzioarekin

Hirugarren Mailako Lagun Onak taldea egiten ari den denboraldi bikaina dela medio, bertako bi jokalari Afizionatu Mailako Euskadiko Selekzioan parte hartzeko deituak izan dira. Oinatz Elustondo eta Inazio Otaño, hain zuzen ere.\ \ Elustondok, gainera, aurreko astean jokatu zuen lagunarteko lehen neurketa, Bigarren B Mailako Barakaldo taldearen aurka.\ \ Otaño atezainak, berriz, asteazken honetan, hilak 4, hartuko du parte Bigarren B Mailako Realaren kontrako norgehiagokan. 18:30ean izango da, Zubietan.\ \ Zorionak bioi!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide