Gure taldeen aste bukaerako neurketak

Hona hemen, aste bukaera honetan gure taldeek jokatuko dituzten neurketak.\ \ Garmendipen aukera asko dago futbolarekin gozatzeko eta aurkari indartsuak datoz, gainera.\ \ Preferentea\ \ Soraluze taldeari etxetik kanpo irabazi ostean (Soraluze 0-3 Lagun Onak), Mikel Salegi 'Kortatxo'-k zuzendutako taldeak bigarren garaipena jarraian lortzea du helburu, sailkapenean gora egiteko eta atzeko postuetatik aldentzeko. \ \ Aurrean izango duten taldea Urkomendi izango da, jokalari gazte baina onekin osatutako taldea, hain zuzen ere. Jokalari hauek Eibar taldean ibilitakoak dira, beraz, kalitate onekoak.\ \ Sailkapenean, Urkomendi 9. postuan dago kokatuta 10 punturekin. Lagun Onak taldea, berriz, 11. postuan dago 8 punturekin. Garaipen batekin Eibarko taldea pasatuko luke Lagun Onakek.\ \ Jubenilak\ \ Xuban PeƱak zuzendutako mutilek, aurreko asteko garaipen zoragarria eta gero (Antiguoko 0-1 Lagun Onak), Getxo taldea izango dute aurkari. Talde bizkaitarra ongi dabil ligan eta, Xubanen esanetan, \"talde oso indartsua da, jokalari trebez osatutakoa. Aurreko jokalariak dira arriskutsuak eta horiek ongi zaindu beharko ditugu. Gainera, azken neurketan Athletic taldeari 4-1 irabazi zioten, beraz, animo aldetik ere indartsu etorriko dira\".\ \ Neurketa gogorra espero da, izan ere, talde biak puntu bateko aldearekin daude sailkapenean: Getxo 4. postuan 16 punturekin eta Lagun Onak 7. postuan 15 punturekin.\ \ Ohorezko Kadetea, Kadete 1. maila eta Infantil Txiki\ \ Kadete talde biek neurketa interesgarriak dituzte. Ohorezko mailan jokatzen dutenek Reala izango dute aurkari, denei jokatzea gustatzen zaien neurketa, alegia. Indartsu dabiltza Iban San Martinek zuzentzen dituen jokalariak eta dinamika horri eustea dute helburu. \ \ Aldiz, 1. mailan jokatzen dutenek eta Infantil Txiki taldeak derbia jokatuko dute. Anaitasuna izango dute aurkari eta, beraz, xarma egongo da.\ \ Futbolarekin gozatzea nahi bada, agertu Garmendipera.\ \ Aupa Lagun!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide