Neguko Ligako lehen jardunaldia Bergaran

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea

Joan den zapatuan izan zuten Izarraitz elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko ligako lehen jardunaldia, Bergarako Agorrosin igerilekuan.\ \ Honakoak izan ziren Bergaran lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Angela Ocio, Nerea Berasategi, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.\ \ Irailean hasi zituzten entrenamenduak Izarraitzeko igerilariek, eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan zuen zapatuko probak. Orokorrean, nabaritu zen ligako lehen proba zela eta denborak ez ziren esanguratsuak izan.\ \ Aipagarria eta era berean asko pozten gaitu, Ainhoa Goenaga eta Pablo Etxeberria unibertsitateko ikasketak hasi arren, igeriketan jarraitzen dutela ikusteak.\ \ Zorionak eta segi gogor prestatzen!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide