Piztu da piztia II

Erabiltzailearen aurpegia Enok 2015ko aza. 11a, 11:06

Piztia herrira itzuli da\ edukiontzi grisak infernura bidaliz,\ zabor-biltzaile goiztiarrenak \ haren haginen artean murtxikatuz.\ Zabor kamioi zapalduak,\ garbigune eta auzokonpost antzuak,\ alerta gorria mankomunitateetan:\ hondakinak, errefuxa eta sua!\ \ PIZTU DA PIZTIA!\ Hor dator zuen zaborra!\ PIZTU DA PIZTIA!\ Hor dator zuen sorkuntza.\ PIZTU DA PIZTIA!\ Har ezazue zuen sendagaia.\ PIZTU DA PIZTIA!\ Zaborrak kolpeak itzultzen dituelako\ PIZTU DA PIZTIA!\ Birziklatzea aukera bat ez delako!\ PIZTU DA PIZTIA!\ Denborak gehiago kutsatzea lortzen du bakarrik\ PIZTU DA PIZTIA!\ Ezerk ezin ote du ba eroturiko piztia gelditu?!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide