Alebin eta benjamin igerilariak Eibarren izango dira zapatuan

Datorren zapatuan, azaroak 14, Izarraitz Igeri Elkarteko alebinek eta benjaminek Eibarren izango dute hitzordua.\ \ Benjaminen kasuan, 1. jardunaldia izango da eta ohiko urduritasunari aurre egin beharko diete honako probak burutuz:\ \ • 2007. urtean jaiotakoak, 50 metro bizkar.\ • 2006. urtean jaiotakoak, 100 metro bizkar.\ • 2005. urtean jaiotako mutilek, 100 metro bizkar eta 50 metro bular.\ • 2005. urtena jaiotako neskak, 200 metreo bizkar eta 50 metro bular.\ • 2004. urtean jaiotako mutilak, 200 metro bizkar eta 50 metro bular.\ \ Alebinek berriz, 2. jardunaldia izango dute gure taldean diren 2004.urteko neskek eta honako probak egingo dituzte:\ \ • 200 metro bizkar.\ • 100 metro bular.\ • 8x50 metro libre (erreleboetan).\ \ Entrenatzaileak ari dira parte hartuko duten igerilariei jakinarazten. Orain arte bezala, Eibarrera autobusez joango gara eta abiatzeko hitzordua 13:45ean izango da, Azpeitiko igerileku aurrean.\ \ Zorte on guztiei!\ \ Bestalde, bihar, osteguna, Izarraitz igeri elkarteko ohiko batzarra izango da, Sindikatu Zaharrean. 20:00etan izango da lehen deialdian eta 20:15ean bigarrena.\ \ Hemendik, bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide