Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Alex Berasategik, Javier Larrinagak eta Maitane Labakak osatutako epaimahaiak, Mendiko eta Udazkeneko rallyra aurkeztu ziren argazki bilduma guztiak ikusi eta baloratu ondoren, honako emaitza eman zuten: lehen saritua Iñaki Aranburu, bigarren Carlos de Cos eta hirugarren Javier López. Herriko lehen sailkatuaren saria (sailkapen nagusiko hiru lehenengo postuak kontuan hartu gabe), berriz, Valen Garciak jaso du. Argazki onenaren saria, aldiz, Carlos de Cosek aurkezturiko bildumako argazki batek jaso du.\
\
Gogoratu, rally honetako emaitzak Herriz Herri rallyrako ere puntuagarriak direla.\
\
Rallyan parte hartu zuten gaztetxoen sailkapena honako izan da:\
\
1. Garazi Bereziartua\
2. Libe Korta\
3. Xuban Aburuza\
\
Sari banaketa eta argazki bildumen proiekzioa -jende guztiari irekia- larunbat honetan, azaroak 28, 18:30ean izango da, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan.\
\
Zorionak irabazle guztiei eta sari banaketan ikusiko gara!
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide