San Andres saria jokatuko da zapatuan Azkoitian

Larunbat honetan, azaroak 28, igeriketako San Andres saria ospatuko da Azkoitian, 16:00etan hasita.\ \ Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek parte hartu ahal izango dute; 2004 eta 2007 urteen bitartean jaiotakoek, alegia.\ \ 2004-2005. urteaen jaiotakoek 50 metro libre izango dituzte. 2006-2007. urteetan jaiotakoek, berriz, 25 metro libre. Beraz, txapelketetara ohitzen joateko aukera paregabea izango dute txikienek, eta aldi berean, entrenamenduetan ikasten dutena erakusteko ere bai.\ \ Animo eta zorte on guztiei!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide