Julen Santestebanen omenaldia gaur Garmendipen\
\
Gaur egun 29 urte eta hauetatik 17 Lagun Onak futbol taldean murgilduta. Lehen taldean zehazki 10 denboraldi eta 250 neurketetatik gora jokatuta.\
\
12 urte zituela Realarekin proba batzuk egin ondoren, Lagun Onak taldean sartu zen.\
\
Lagun Onak txapeldun izan zen taldean partaide izan zen eta inork ahaztuko ez duen gola sartu zuen Portugaleten.\
\
Guzti honegatik, bere lana eta jarrera eskertu nahi dizkio Lagun Onak futbol taldeak, gaur 18:00etan 3.mailako taldeak jokatuko duen neurketan.\
\
Aupa Julen!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide