Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga gustura, egindako txapelketarekin

Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga gustura itzuli dira Xixondik. Espainiako igerilari onenak izan dira asteburuan Asturiasen, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketan. 518 igerilari zeuden inskribatuta eta horien artean ziren Izarraitz igeri elkarteko Goenaga ahizpak eta Aizpuru. Hirurek azaldu dute euren maila.\ \ Denboraldi hasiera izateko, denbora onak lortu dituzte eta horrek lanean gogor jarraitzeko indarrak eman dizkie. Zortzi probatan hartu zuten parte eta aurrez dituzten marka pertsonaletik oso gertu ibili dira zazpi probetan. Oihana Goenagak, 200 metro librean marka pertsonala lortu zuen 2:03:82 denborarekin.\ \ Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie hurrengo lehiaketak prestatzeko.\ \ Zorionak eta segi prestatzen!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide