Bihar goizeko 12:00etan Garmendipeko futbol zelaian, Liga Nazionaleko Jubenilek neurketa garrantzitsua dute Amorebieta taldearen aurka. \
\
Dinamika aldatzeko gogoz daude, hilabete badelako punturik lortu ez dutela. Nahiz eta emaitz txarrak izan, sailkapenean oraindik 9. postuan daude, baina, atzetik dauden taldeak geroz eta gertuago daude.\
\
Beraz, puntuak batzen hastea beharrezkoa dute, ez badute nahi behe aldeko postuetan kokatu.\
\
Atsedenaldian, San Sebastian harategiaren eskutik, 2 txuleta eder eta bi botila ardo zozkatuko dira.\
\
Preferenteak arratsaldean\
\
Mikel Salegi 'Kortatxo'-ren mutilek, arratsaldean jokatuko dute beraien neurketa, baita ere, Garmendipeko futbol zelaian. 17:00etan hasiko da neurketa eta aurkaria Ilintxa izango dute. \
\
Atsedenaldian, Zabala harategiaren eskutik bi txuleta eder eta bi botila ardo zozkatuko dira.\
\
Aupa Lagun!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide