Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Oñatin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea 2015eko abenduaren 9a

Joan den zapatuan izan zuten Izarraitz elkarteko alebin igerilariek Alebinen Lligako hirugarren jardunaldia, Oñatiko Zubikua kiroldegiko igerilekuan.\ \ Honakoak izan ziren Oñatin lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Garazi Larrañaga, Arantxa Sudupe, Ilazki Odriozola, Elena Otaegi, Maialen Aiertza eta Alazne Sudupe. June Zubizarreta, Leiane Lopetegi eta Alaia Juaristi baja izan ziren azken momentuan.\ \ Oñatiko jardunaldian, 200 metro libre eta 100 metro bizkar probak lantzeko aukera izan zuten igerilariek. Horiez gain, 4x100 bular erreleboko proba ere izan zuten.\ \ Orokorrean, emaitza onak izan zituzten Oñatin. Zorionak Oñatira joan ziren guztiei, denak izan baitziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.\ \ Bestalde, datorren zapatuan arratsaldeko 16:00etan, Tolosako Usabal kiroldegian XVI. Paco Sanchez Saria ospatuko da.\ \ Gure taldean dabiltzan 2004-2007 urteen bitartean jaiotako umeak izango dira bertan. Urte sasoi honetan ligako jardunaldietatik aparte hainbat txapelketa egoten dira eta aurtengoan Tolosa-ra joatea erabaki da, txapelketa honek formatu erakargarria du eta hori izan da arrazoi nagusia.\ \ 2004 eta 2005. urtean jaiotakoek aukeratutako bi probatan egin ahal izango dute igeri eta 2006 eta 2007. urteen artean jaiotakoak proba bakarrean.\ \ Banakako probez gain, erreleboak ere izango dira. Bertan 12×50 libreetan igerian ikusi ahal izango ditugu.\ \ Tolosara autobusez joango gara eta abiatzeko hitzordua 14:00etan izango da, Azpeitiko igerileku aurrean.\ \ Zorte on denei!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide