Herri hau independetziara eramateko. Herri honetan eraldaketa soziala gauzatu dadin. Herri honek, behingoz, gatazkaren ondorioak gainditu ditzan. Herritar guztien eskubideak bermatuak izango diren estatu bat izan dezagun. Burujabeak izan gaitezen. Helburu horiek lortze bidean, abenduaren 20an zita garrantzitsua dugu.\
\
Euskal kulturaren eta historiaren aldeko urratsak ematen jarraitu dezagun. Feminismoan oinarritutako gizartea eraiki dezagun. Euskaraz elkarbizi ahal izango dugun administrazioak izan ditzagun. Euskal hezkuntza sistema propioa eskaini diezaiegun gure haurrei. Prekarietatean oinarritutako lan baldintzak alde batera utzi ditzagun. Abenduaren 20an zita garrantzitsua dugu.\
\
Gure etorkizunaren, gure herriaren eta gure bizitzen jabe izateko modu bakarra abenduaren 20an hautesontziak EH Bilduren bozkaz betetzea da. Gainerakoek egun bizi dugun inposaketa eta menpekotasun egoera mantentzea beste proposamenik ez dute, eta badakigu horrek zer dakarren: murrizketak, prekarietatea, gazteentzako migrazioa eta emakumeontzako zapalkuntza, pobrezia eta bigarren mailako herritar izatea besterik ez.\
\
Egoera honi gehiagoz ezin zaio eutsi, eta horretarako, Euskal Herrian erabakiak hartzeko tenorea iritsi da. Madrilen errespetaraziko ditugunak, baina hemen hartu beharrekoak; eta bide horri indarrez ekiteko boto independentista bakar bat ezin da etxean geratu. Etxean geratzen den independentziaren aldeko boto bakoitza orain artean bezala jarraitzearen aldeko boto bilakatu delako: langileon, emakumeon eta gazteon eskubideen aurkako erasoetan sakontzen duena; mendekuan oinarritutako kartzela politika mantentzea ahalbidetuko duena eta herri honen ukazioa betikotuko duena. Beraz, egin dezagun jauzi abenduaren 20an, EH Bilduren aldeko bozka hartu eta eman dezagun urratsa erabakira eta garaipenera.\
\
Aurretik, Azpeitian, datorren ostirala, hilak 11 ekitaldia ospatuko dugu arratsaldeko 19:00etan, plazan. Marian Beitialarrangoitia eta Maider Carrere izango ditugu hizlari beste hainbat eremutako azpeitiarrekin batera. Eta noski guztiok gonbidatuta zaudete.\
\
Bildu gaitezen erabakira! Bildu gaitezen independentziara! Bildu gaitezen feminismora! Bildu gaitezen eraldaketa sozialera!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide