Ikasturteko lehenengo jantoki bejetarianoa izango dugu gaur, Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2015eko abenduaren 11

Gaur, ostirala, ikasturteko lehenengo jantoki bejetarianoa izango dugu Gaztetxien. Ekimen honek izandako arrakasta ikusirik, gogotsu heldu nahi diogu aurtengoan ere, bertako produkuak oinarri, gure etxeetan ohikoak ez diren errezetak dastatzeko aukera eskainiz.\ \ Hasiera ezin hobea emateko, Paradisu Zinema zineklubarekin, Gazteria Sailarekin eta Sanagustin kulturgunearekin elkarlanean antolatutako ekimen batek lagunduko dio afariari: Creative commons film jaialdiaren baitako 'Gau Laburra' ekimenak.\ \ Bertan, Erika Olaizola eta Amancay Gaztañagak eskuartean duten 'Zulo' laburmetraiaren nondik norakoak azalduko dizkigute, eta ondoren Creative Commons lizentzia duten film laburren proiekzioa izango dugu.\ \ Beraz, ez galdu egitarau honetaz gozatzeko aukera, giro goxo eta jatorra ez da faltako!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide