Igandean Ikasberrik Amaikak bat liderra hartu zuen etxean, eta ezin izan zuen punturik lortu. Azken minutuetan bisitarien gol batek, etxekoen ametsa zapuztu zuen.
\
\
Ez zen ondo hasi Ikasberri, zertxobait urduri agian, lehen hogei minutuetan partida trabatua eta joko gutxikoa izan zen. Pixkanaka, ordea, etxeko taldea zelaian lekua hartu eta erosoago sentitu zen eta lehen zatian bi aukera garbi izan ziren Mikel Yeregiren jokaldiei esker. Lehen aukera Iker Arakistainek izan zuen eta bigarrena Mikelek berak, baina aukera horiek ezin izan zituzten golarekin bukatu, eta atsedenaldira hutsean joan zen markagailua.
\
\
Bigarren zatia ondo hasi zuten azpeitiarrek eta partida nahiko kontrolpean izan zuten, momentu oro aurkariaren zelaian izan zuten baloia eta iniziatiba ere beraiek izan zuten. Aldaketak aldaketa, etxekoak aukera garbirik ez baina zelaian erosoago, baloia mugitu eta areara iritsi ziren, baina ez zuten aukerak errematatzerik lortu. Denbora aurrera zihoan eta Ikasberrikoak, pixkanaka, liderra gehiago estutzen saiatu ziren, hainbat erasoko korner atera zituzten, aldaratze onak ere izan zituen Joanes Olaizolak, baina ez zituen ongi errematatu. Partidaren ondarrean, bigarren zatian egin zuten aukera bakarrean, Amaika batek Ikasberriren akats bat aprobetxatu zuen partidako hiru puntuak Debara eramateko.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide