Mikel Aiestaran eta Karlos Zurutuza Ekialde Hurbileko egoeraz arituko dira datorren asteartean Sanagustinen.\
\
Azpeitiko Kultur Mahaiak, 'Hitza'-k, 'Uztarria'-k, Sanagustin kulturguneak, Erlo Telebistak eta Elkar-ekinek elkarlanean antolatu duten hitzaldiaren bidez, Ekialde Hurbila gertutik ezagutzen duten bi kazetariren azalpena entzuteko aukera izango dugu, Nekane Zinkunegik zuzenduko duen mahai-inguruan.\
\
Hitzaldia 19:00etan izango da Sanagustinen eta Erlo Telebistak zuzenean emango du, bertaratu ezin dutenek ere ikusteko parada izan dezaten.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide