Emaitza bikainak asteburuan

Joan den asteburuan bi txapelketatan hartu zuten parte Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutuek. Izarraitzeko mutilek Bergaran jokatu zen Gipuzkoako taldeen arteko kopan eta neskak berriz, Euskal Herriko Taldeen Kopan Galdakaoko Urreta igerilekuan. \ \ Iaz, Izarraitzeko neskek, Gipuzkoako kopan lehen postua lortu zuten. Aurten berriz, eta aurreko denboraldian lortutako emaitzei esker, Euskal Herriko kopan lehiatu dira Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako zortzi talde honenekin batera. Sailkapen orokorrean bostgarren postua lortu zuen gure neskan taldeak eta horrekin batera goi mailari eustea. Txapelketa hori Euskal Herrian taldeka jokatzen den garrantzitsuena da eta horrek erakusten du zer nolako maila dugun Azpeitian. \ \ Lau jardunalditan banatuta zegoen txapelketa eta hasieratik postu onak eta denbora onak lortu zuten gure neskek. Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Angela Ocio, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izan dira taldea osatu duten igerilariak. Galdakaon parte hartu zuten Izarraitzeko igerilarien bataz besteko adina 14,5 urtekoa zen. \ \ Mutilen taldeari dagokionez, berriz, bakarkako probetan ondo lehiatu arren, taldeko sailkapenean ezin izan zuten lortu aurreko postuetan egotea, igerilari kopuru txikia dutelako. Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Iñigo Altuna, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga eta Asier Ganzarain aritu ziren Izarraitz Igeri Elkartearen izenean Bergaran ospatu zen Gipuzkoako kopan.\ \ Bi taldeen entrenatzaile den Omar Urbietaren lana ezinbestekoa izan da emaitza hauek gauzatzeko.\ \ Zorionak guztiei eta segi lanean!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide