'Gure kabuz ala hil' dokumentala eskainiko dugu datorren asteazkenean Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2015ko abe. 24a, 15:35

'Gure kabuz ala hil' dokumentala eskainiko dugu datorren asteazkenean, abenduak 30, Gaztetxean.\ \ Ernaik, Bizi dinamikak, Gaztetxeak eta Elkar-ekinek antolaturiko emanaldia 18:00etan hasiko da Gaztetxean, eta emanaldiaren ondoren solasaldia izango da alternatiba ekonomikoen inguruan.\ \ Euskal Herriaren luze-zabalean abian jarri diren alternatiba ekonomiko ezberdinen nondik-norakoak jasotzen dituen dokumental interesgarria da 'Gure kabuz ala hil'. Topatu.eus gazte proiektu komunikatiboak sortu duen lanak bizitza, enplegua eta etxebizitza antolatzeko modu ezberdinak erakusten ditu, besteak beste.\ \ Interesa duen oro gonbidatu nahi genuke bertan parte hartzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide