Liga Nazionaleko mutilek neurketa garrantzitsua jokatuko dute bihar arratsaldeko 19:00etan, Garmendipeko futbol zelaian, Zarautz taldearen aurka.\
\
Xuban Peñak zuzendutako taldea sailkapenean 10. postuan dago kokatuta, jaitsiera postuetatik sei puntura, aldiz, Zarautz taldea 15.postuan dago, azken bigarren, 13 punturekin.\
\
Garaipena ezinbestekoa du Lagun Onak-ek arnasa hartzeko eta jaitsiera postuetatik oraindik eta urrutiago egoteko, beraz, puntuak batzea beharrezkoa da. Neurketa gogorra eta estua espero da, talde biek beraien beharrak dituztelako.\
\
Atsedenaldian, ohiturei jarraituz, zozketa egongo da.\
\
Animatu eta etorri taldea animatzera.\
\
Aupa Lagun!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide