Bertanek banatu ditu Gabonetako zozketaren sariak

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak Gabonetako zozketaren irabazleak jakinarazi ditu. Abenduan zehar elkarteko dendetan erosketak egitean boletoak betetzeko aukera izan dute bezeroek eta, zuzenean, zozketan sartu dira. Guztira 2.000 euro banatu ditu Bertanek erosketa bonotan, 500 euroko bi eta 250 euroko lau bono, hain zuzen ere. Sariak elkarteko edozein dendatan gastatu ahal izango dira.\ \ Zoriak honela banatu nahi izan ditu sariak: 500 euroko erosketa bonoak Jaione Arozenarentzat eta Leire Agestarentzat izan dira, Joxe Ramon harategian eta Koh Taon eginiko erosketengatik, hurrenez hurren; 250 eurokoak, aldiz, Jesus Mateos, Nekane Astiazaran, Eugenia Benitez eta Garazi Ortizentzat izan dira, Azkoitia erloju konponketa dendan, Arrieta elektrogailuetan, Boers-en eta Osatuz fisioterapian betetako boletoei esker. Merkatari elkarteak irabazleak zoriondu eta herrian erosketak egin dituzten bezero guztiei eskerrak eman nahi dizkie.\ \ Bestalde, aipatu oraindik zabalik dagoela Bertanek Izarraitz pilotalekuan antolaturiko haur eta gaztetxoentzako Gabon parkea. Gaur, abenduak 30, eta urtarrilaren 2an eta 4an zabalik izango da, 16:00etatik 20:00etara.\ \ Urte berri on guztioi, Bertanen partetik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide