Neguko ligako hirugarren jardunaldia jokatu zen zapatuan Azpeitian

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Ligako hirugarren jardunaldia izan zuten zapatuan, Azpeitiko igerilekuan.\ \ Azpeitiko jardunaldian Jon Aizpuruk, Iñigo Altunak, Oihana Goenagak, Maialen Aizpuruk, Eva Astigarragak, Aiora Beristainek, Jone Goenagak, Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Asier Ganzarainek, Angela Ociok, Nerea Berasategik, Paula Urrestillak, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak hartu zuten parte.\ \ Entrenamendu gogorrak egiten ari dira denboraldi sasoi honetan eta, hori dena nabaritu egiten da lehiaketetan. Azkeneko jardunaldian, ez zuten lortu dendora esanguratsurik.\ \ Datorren aste bukaeran, Azpeitian jokatuko den Gipuzkoako Txapelketarekin hasiko dira neguko zita garrantzitsuenak, eta lehiaketa horietan ikusiko ditugu hilabeteetako entrenamenduen emaitzak.\ \ Segi gogor prestatzen!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide