Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sokamuturrerako zezenarentzat koilara berriak dauzkagu, Espainiatik ekarrita. Iazko irailean Lodosan, sokako zezenaren kongresuan, koilara bat puskatu egin zen ustekabean eta, segurtasun neurriak zorroztuta, berrien bila hasi ginen. Garai batean Azpeitiko lantoki batean egokitzen zituzten: Karreranean. Tailer hura itxi zenean, Ordiziatik ekarri genuen koilara sorta bat: Perez larru-dendatik. Hura ere itxi zen, eta oraingoan Euskal Herritik kanpora jo behar izan dugu: Torrelavegara (Kantabria). Julian Fernandez Diazek egin dizkigu berriak, eta San Sebastian festetako saioetan estreinatuko dugu aurrena (datorren igandean eta bihar zortzi: http://uztarria.eus/komunitatea/zezenbeltz/1452115937). \
\
Argazki gehiago: http://www.zezenbeltz.com/index.php?option=com_lyftenbloggie&view=entry&year=2016&month=01&day=12&id=256:sokamuturrerako-koilara-berriak&Itemid=18
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide