Zabalik da 'Zaindu, geure burua zainduz' tailerrerako izen ematea

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2016ko urt. 18a, 10:12

Dagoeneko zabalik da 'Zaindu, geure burua zainduz' tailerrean parte hartzeko izen ematea. Urtarrilaren 23an bitartean eman daiteke izena, Emakumeen Txokoan edota Parekidetasun Sailean.\ \ Emakumeentzako Jabetze Eskolako tailer horretan, zaintzaileak diren emakumeek beraien burua zaintzeko tresnak ezagutuko dituzte. Alderdi fisikoa nahiz emozionala landuko da bertan, norberaren nahi eta beharretatik abiatuz. Zaintzea ez da betebeharra, eta edonola ere, negoziatu beharreko aukera izan behar du, norberaren beharrak alde batera utzi gabe. Tailerraren helburua, zaintzaileen rolari, norberarentzako denbora izateko eskubideari edo berdintasunean oinarritutako famili harremanen negoziazioari buruzko gogoeta sustatzea da.\ \ Zaintza lan ezberdinak egiten dituzten emakumeei dago zuzenduta, adineko senideak, bilobak edota pertsona ezinduak zaintzen dituztenei. Bi egunetan izango dira saioak eta bi egunen artean aukeratu daiteke: astearteetan 16:00etatik 18:00etara edo ostegunetan 10:00etatik 12:00etara. Tailerra gazteleraz izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide