Emaitza bikainak Euskal Herriko Txapelketetan

Pasa den zapatuan eta igandean, urtarrilak 30 eta 31, Euskal Herriko Neguko Txapelketak jokatu dira junior eta infantil mailan. Infantilak Tolosako Usabal Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren, eta juniorrak, aldiz, Iruñeko Anaitasuna igerilekuan.\ \ Junior mailan aritu ziren Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain, Iruñako Anaitasuna igerilekuan. Infantil mailan, aldiz, Jone Goenagak, Nerea Berasategik, Angela Ociok, Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Asier Ganzarainek, Paula Urrestillak, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak hartu zuten parte, Tolosako Usabal igerilekuan. \ \ Negu denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zen pasa den asteburukoa eta emaitza onak lortu zituzten Tolosan nahiz Iruñean. Bakarkako probetan, 13 urrezko domina, zilarrezko 7 eta brontzezko 5 lortu zituzten. Horiez gain, infantil neskek, 4×200 libre eta 4×100 libre probetan, zilarrezko domina bana eskuratu zuten eta 4×100 estilo proban berriz brontzezkoa.\ \ Juniorrak orokorrean ondo aritu ziren eta aurrez zituzten denboren bueltan ibili ziren. Lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:\ \ • Urrezko 7 domina, zilarrezko 2 eta brontzezko beste 2.\ • 2 marka personal.\ • Klubeko errekor bat, Jon Aizpuruk 100 metro estilo absolutuetan.\ \ Infantilek, berriz, Gipuzkoako Txapelketan bezala, izugarrizko lorpenak eskuratu zituzten, hona hemen esanguratsuenak:\ \ • Espainiako txapelketetan parte hartzeko 7 gutxiengo berri:\ \ - Iñaki Etxeberriak 50 metro libre (neguan eta udan) eta 100 metro libre (neguan eta udan).\ - Joanes Astigarragak 200 metro bizkar (udan).\ - Maitane Goenagak 200 metro libre (neguan eta udan).\ - Maialen Sudupek 100 metro tximeleta (neguan eta udan eta 400 metro estilo (neguan eta udan).\ - Paula Urrestillak 100 metro bizkar (udan).\ \ • Urrezko 6 domina, zilarrezko 5 eta brontzezko 3. bakarkako probetan. Erreleboetan berriz, zilarrezko 2 (4x200 libre eta 4x100 libre) eta brontzezko 1 (4x100 estiloetan).\ • 24 marka pretsonal.\ • Klubeko errekor bat, Joanes Astigarragak 100 metro bizkar (15 urte).\ \ Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute. Oraindik egun batzuk dituzte prestaketekin jarraitzeko, eta asteburuko emaitzak ikusita, itxaropentsu egoteko arrazoiak dauzkagu.\ \ Zorionak eta aupa Izarraitz!\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide