Gipuzkoarren arteko lehia Garmendipen

Hirugarren mailako taldeak neurketa oso garrantzitsua jokatuko du larunbatean, hilak 6, 16:30eean hasita Garmendipeko futbol zelaian, Beasain talde indartsuaren aurka. Bi taldeak dinamika onean eta goiko postuetan kokatuta daude eta batzen jarraitzea ezinbestekoa dute hor jarraitzea nahi badute. Aspalditik ezagutzen dira bi taldeak, maila berean urteak daramatzate, beraz, neurketa gogorra eta aldi berean polita espero da.\ \ Zozketa bereziak ume eta gazteentzako\ \ Ohikoez gain, zapatuko partidan beste hiru zozketa egingo dira: alde batetik, bi baloi Hirugarren mailako jokalariek sinatuta; eta, bestetik, Lagun Onak Futbol Taldearen dendako jantzi bat.\ \ Etorri, parte hartu eta taldea animatu!\ \ Aupa Lagun!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide