Soreasuko Elkargunean mantak behar dituzte herritarrei laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko ots. 5a, 09:25

Hainbat herritarrek bizi duten pobrezia energetikoari aurre egiteko manta gehiago behar ditugu Soreasuko Elkargunean. \ \ Azken asteotan gertutik ikusten ari gara pobrezia energetikoaren errealitatea. Berogailua pizteko adina diru ez duten ehunaka azpeitiar neguko hotzei aurre egin beharrean daude. Horren harira gero eta gehiago dira Elkarguneko dendara mantak modu merkean erostera datozenak. Momentu honetan ia mantarik gabe gelditzen ari gara, beraz ahalik eta manta gehien bildu nahi genituzke datozen egunetan herritar hauen egoera arintzeko. \ \ Enpresa energetiko handiak urtero sekulako dirutzak irabazten dituzte, aberastasun naturalak izanik publikoak beharko luketen iturri energetikoak beraien neurrira erabiliz. Irabazi hauen itzalean neguan hotza pasa beharrean dauden pertsonak daude, honek osasunean sortzen dituen ondorio larriekin. \ \ Berogailurik gabe inor egongo ez den gizarte bat egin nahi dugu, justiziazkoa hori iruditzen zaigulako. Momentuz jakitun gara egoera horretatik urrun gaudela, eta beraz, antzeko kanpainak martxan jarri beharrean ikusi gara, herritar hauen zailtasunak arintzen lagunduko duelakoan. \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide