Liga Nazionaleko Jubenilek ere beraien neurketa jokatuko dute larunbat honetan, hilak 6, arratsaldeko 17:30ean Garmendipeko zelai artifizialean. Dinamika onean daude, izan ere, azken 3 neurketetan 7 puntu atera eta sailkapenean atzeko postuetatik ihes egin baitute. Momentu honetan jaitsiera postuak 11 puntutara dituzte. Hain zuzen, jaitsiera postu horietan dago astebukaera honetako aurkaria: Gernika. Bizkaitarrak 16 punturekin daude eta Lagun Onak, berriz, 27 punturekin. \
\
Neurketak badu bere garrantzia, izan ere, Lagun Onak taldearen garaipen batek ia mailari eusteko balioko luke. Aurkariak ere asko jokatzen duenez, neurketa gogorra izatea espero da.\
\
Etorri eta animatu taldea!\
\
Aupa Lagun!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide