Iraurgi Ikastetxean izan ginen atzo, osteguna, euskararen inguruko motibazio tailerrak eskaintzen. DBH 3 eta 4 mailetako ikasleekin eta Batxilergoko lehen urtekoekin egon ginen. Euskararen egoeraz hitz egin genuen, eta herritarren hautu eta jarrerek hizkuntzaren osasunean duten garrantzia ikusi genuen.\
\
Azpeitia arnasgune bat da, euskara lasai eta osasuntsu bizi den eremua; hori herritarrok lortu dugu, belaunaldiz belaunaldi babestu eta zaindu dugulako euskara. Halere, hutsuneak eta oztopoak aurki daitezke Azpeitian ere, eta haiek identifikatu eta landu genituen. Eskerrak eman nahi dizkiogu Iraurgi Ikastetxeari gaztetxoei gure lanaren berri emateko aukera eskaintzeagatik, baita euskararekin erakutsi duten interesarengatik ere.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide