Lapatxen, Kantabrian edo Zubietan. Non ezkutatu gure zaborrak?

Herritarra 2016ko otsailaren 12a

Jaunak, etxeko lanak egiteke dituzue, nire uste apalean. Zaborraren arazoari ihesian zabiltzaten susmoa dut. Ez diozuela heltzen arazoari, auzia zaborra sortzeari utziz eta hondakin bilkera eraginkor batez amaitzen delakoan. \ \ Zaborrarekin bukatzea eta zaborrik ez sortzea posible dela erakusten digute Gipuzkoan hainbat herrik, Ika-mika horrek ez duela ez hanka eta ez bururik. Lapatxeko zabortegia, Zubietako erraustegia eta Kantabriako zabortegia hondakin kudeaketa oker baten erakusle dira, nire ustez. \ \ Hondakinen trafikoa munduan zehar den negoziorik biribilenetakoa da, eta horren erakusle ere badira zabortegi eta erraustegi horiek, nire aburuz. Baina aski da! Ondorengoei zor dizkiegu, aurrekoengandik jaso genituen Lapatx hura, Zubieta hura eta Kantabria hura. \ \ Mesedez! Hasi behingoz hondakin bilketa eraginkor batekin, eta orduan soilik sinestuko dugu Lapatx itxi nahi duzuela, ez baitago beste biderik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide