Izena eman daiteke dagoeneko otsailaren 20an Villenara egingo den martxarako

Otsailaren 20an, zapatua, Villenara egingo dugun martxarako izena eman daiteke dagoeneko. Orkatzen daude izena emateko orriak eta interesatuek bertan eman behar dute izena. Martxako gastuei aurre egiteko 20 euro ordaindu behar dira. \ \ Egunean bertan irtengo da autobusa Etxe Zuri aurreko autobus geltokitik, 01:00etan. Itzulera, aldiz, 22:00an izango da. Behin Villenako espetxera itxirita, han elkartuko gara eskualdeko beste herritarrekin: Azkoitiar, errezildar, zestoar eta aizarnazabaldarrekin nahiz lezotarrekin. Bertan egongo gara goizeko 09:00tik eguerdiko 14:00tara, musikaz girotuta hainbat ekintza egiten, espetxe barruan preso daudenei, tartean Gotzon Aranburu azpeitiarrari, gure babesa, berotasuna eta elkartsuna helarazteko.\ \ Ezker Abertzalea ABIAN prozesuan murgilduta dago buru belarri eta presoen ekarpena ere ezinbestekoa dugu, Euskal Preso eta Iheslariak ETXERA!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide