Igerilari gaztetxoak oso txukun Legazpin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea

Taldeko txikienak zapatuan Legazpin izan ziren, eskolartekoen 50 metroko proben sariko kanporaketetan parte hartzen. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte, eta erreleboetan ere bai.\ \ Izarraitz elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten eta, horren ondorioz, datorren otsailaren 28an igerilari asko izango ditugu sari horretako finaletan. Kanporaketetan (lau egoitzetako emaitzak kontuan hartuko dira) lehenengo sei sailkatuek A finala jokatuko dute eta hurrengo seiek B finala, Azpeitian jokatuko diren finaletan.\ \ Zorionak guztioi eta ondo prestatu finaletarako!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide